Joseba Insaustiren gazta garaile Artzain Egunean

2012ko irailaren 4a
00:00
Entzun
LEGAZPI. Gipuzkoako Artzain Eguna ospatu zuten igandean Legazpin. Gipuzkoako 28. Ardi Gazta Lehiaketa Joseba Insausti ordiziarrak irabazi zuen. Gazta dastatze herrikoian, herritarrak aritu ziren epaile lanetan, eta Arantxa Garaibururen gaztari eman zioten lehen saria. Arratsaldean, Gipuzkoako 44. Artzain Txakurren Txapelketa egin zuten. Zazpi txakur lehiatu ziren, eta Jose Mari Plazaolaren Gure txakurra izan zen garaile.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.