Toy Story filmaren lehen zatia estreinatu zutenean (1995), ezusteko handia eman zuen. Gaur gauean emango duten Toy Story 2-rekin, lau urte geroago arrakasta hura errepikatzea lortu zuen John Lasser zuzendariak -A bug's life (1998), Cars (2006)-.
Jostailu eta panpinen mundua aurkezten du, nahiko istorio sinplearekin, baina aldi berean irudimenez betetakoarekin. Gaur egun oraindik duela hamar urte bezain film freskoa izaten jarraitzen du. Izan ere, erabat ordenagailuz egindako animaziozko film honetan punta-puntako teknologia erabili zuten. Alde horretatik ikusgarria izateaz gain, istorioa ere oso jostagarria da haurrentzat zein helduentzat. Umore inteligenteaz baliatzen denez, etxeko txikiek ondo pasatzen duten bitartean, gurasoei hainbat keinu egiten dizkie.
Woody-k eta bere lagunek Toy Story-ren lehen zatian hasitako abenturekin jarraituko dute. Oraingoan, jostailuen bildumagile batek Woody bahituko du museo batetara eramateko asmoarekin. Buzz Lightyear-ek eta beste pertsonaiek hura askatzeko plana aurrera eramango dute; horretarako, hamaika abentura eta arrisku gainditu beharko dituzte.
Toy Story-ren lehen zatiarekin gozatu zutenentzat bereziki lan gomendagarria da; animaziozko lan atsegin eta entretenigarria.
Maitane Mitxelena
TOY STORY 2
TF1, 20:45. Zuz.: John Lasseter. Animaziozko filma. 90 min. AEB, 1999.
Jostailuen munduko abentura entretenigarriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu