Jostailuzko musika katalana

Don Simon y Telefunken taldeak kontzertu-ikuskizuna emango du Bilboko Kafe Antzokian

Erredakzioa
2010eko urriaren 28a
00:00
Entzun
«Barne espazioko herri musika» gisa definitzen dute euren soinua Don Simon eta Telefunken artista katalanek. Jostailuzko musika tresnekin, mozorroekin eta umore handiz, ikuskizun bitxia eskainiko dute gaur, Bilboko Kafe Antzokian, BAD Dantza eta Antzerki Garaikidearen jaialdiaren barruan.

Musika da, baina dantza eta antzerki jaialdirako ekarri dituzte, Don Simon y Telefunkenen proposamena antzerki kutsukoa delako. Musika esperimentalaren soinuak, Disneyren edo Sesame Streeteko abestitxoen bizipozarekin nahasten dituzte. Izan ere, taldeko hainbat kidek Albert Pla, Pau Riba edo Pascal Comelade musikarien taldeetako kideak izan dira.

Ganbaran, zaborrontzietan edo txinatarren dendetan aurkituriko tresnak erabiltzen dituzte, sukaldeko ontzi, lapiko eta mota guztietako poteekin batera. Aurkituriko objektuak erabiltzeak ematen dio taldeari kutsu surrealista.

Katalunian ez ezik, Italian, Finlandian eta Serbian ere jo dute. Música de vanguarderia diskoa kaleratu dute, eta beste bat dute erdibana Frantziako Klimperei musikariarekin: 25 canciones en busca de orejas. Ajo mikropoetisarekin elkarlanean beste bat ari dira grabatzen.

DON SIMON Y TELEFUNKEN

Noiz. Gaur, 22:00etan.

Non. Bilboko Kafe Antzokian, BAD jaialdiaren barruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.