Juan Carlos I.aren mezuak %11,3ko kuota izan du ETB2n; iaz %24,4koa

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Iaz baino askoz jende gutxiagok ikusi du aurten Juan Carlos I.a Espainiako erregearen mezua ETB2n: 56.000 ikus-entzule Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (%11,3ko ikusle kuota). Iaz kopurua halako bi izan zen: 100.000 ikus-entzule eta %24,4ko kuota. Duela bi urte, berriz, ordutegi berean ETB2k ez zuen mezua eman eta Teleberri-ak %35,5eko ikusle kuota izan zuen. Agerikoa da, beraz, interes gutxi piztu duela erregearen mezuak.

Katalunian %15,2ko kuota izan du TV3n eta Galizian %15,7koa TVGn.

Espainian, bestalde, 30 telebista katek eman dute Juan Carlos I.aren mezua. 7.120.000 ikusle zeuden pantailaren aurrean ordu horretan, %65,6ko ikusle kuota. Iazko datuarekin alderatuta, 6,4 puntu galdu ditu emanaldiak. Halaber, azkeneko hamarkadako datu txikiena da; 1998tik 2001era %87ko kuota gainditu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.