Literatura eta irudia erabat lotuta daude Juan Rulforen lanean. Idazle mexikarraren ipuinetan eta nobelan oinarritu dira filmak egiteko. Hura ere gidoilari ibili zen. Halere, argazkigintzaren bidez islatu zuen Rulfok Mexikoren inguruan zuen ikuspegia. Argazkiotako 25 ikusgai egongo dira gaurtik aurrera Bilbon, artistaren heriotzatik mende laurdena igaro dela gogorarazteko ekimenean.
Besteak beste Juan Rulfo Fundazioak antolatu du erakusketa. Irudiak Andrew Dempseyk eta Daniele De Luigi adituek aukeratu dituzte, 100 fotografias de Juan Rulfo liburuan jasotakoen artetik.
Rulfo 1986. urtean hil zen. Pedro Paramo eleberri laburra euskararatuta dago. Horrekin batera El llano en llamas ipuin bilduma txikian oinarritzen da Rulforen ospea. Asko idatzi ez arren, Hego Amerikako literatura XX. mendean berritu zuen errealismo majikoaren korrontearen egilerik hoberenetarikoa da.
Errealismo majiko hori argazkigintzan ere islatzea lortu zuen, kameraren objektibotasuna eta Mexikoko kulturaren berezko magia nahastuz. Mexikon asko bidaiatu zen Rulfo, Euzkadi gurpil konpainiarako saltzaile izan zenean, besteak beste. Bidaioz baliatu zen, indijenen mundua eta mundu modernoen kontrasteak erretratzeko.
JUAN RULFORENARGAZKIAK
Noiz. Martxoaren 25a arte.
Non. Bilboko Fnac saltokian.
Juan Rulforen Mexiko magikoa
Idazlearen 25 argazki ikusi ahal izango dira gaurtik Bilbon, haren heriotzaren 25. urteurrena gogoratzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu