Judy Garlanden itzalean

'Al final del arcoíris' obrak komedia, drama eta musika eramango ditu Bilbora, gaurtik igandera arte

Erredakzioa
2011ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Oholtza gainean pertsonaia bihurtuko da Judy Garland Mago de Oz filmeko aktorea. Al final del arcoíris obrak Garlanden bizitzaren gainbehera hartuko du oinarrian, egungo munduarekin metafora eginez. Gaurtik igandera arte ikusi ahal izango da Arriaga Antzokian; egunero, 20:00etan.

Judy Garland kontzertuak ematen hasiko da berriro ere. Bizitzako azken egunak agertoki gainean bizi nahi ditu, eta, triste egon beharrean, bizitzari barre egitea erabaki du. Komedia eta drama ez ezik, musika ere biltzen du lanak. Somewhere over the rainbow, For once in my life eta Get happy abestiak entzun ahal izango dira.

Natalia Dicenta aktorea da protagonista, eta harekin izango dira Miguel Rellan —Garlanden senargai Mickey Deans— eta Javier Mora —Anthony lagunaren rolean—. Ritz hoteleko suite batean eta Talk of the Town aretoan girotuta dago obra; hala ere, Garlanden istorioa adibide bat besterik ez da. Pertsonaia horrez bidez, gizakia arrakasta lortzeko noraino hel daitekeen erakutsi nahi du lanak, baita horrek ekar diezazkioken ondorioak ere. Familiaren eta hezitzaileen rola ere zalantzan jartzen du. Sei urte zituenetik Garlanden amak haren dantzarako eta kanturako dohainak ustiatu zituen. Ondorioz, arazo psikologikoak eta bere buruaz beste egiteko ahaleginak izan zituen Garlandek gaztarotik.

'AL FINAL DEL ARCOíRIS'

Noiz. Gaurtik igandera bitarte.

Non. Bilbon, Arriaga antzokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.