Kafe antzerkiko ziklo bat Beran

Euskarazko antzerkiaz gozatzeko aukera izango da gaurtik aurrera, antzokietatik kanpo, tabernetan

Edurne Agirrezabalak teknologia berrietara moldatzeko arazoak dituen pertsonaia bat antzezten du. AMAIA PAGOLA.
Erredakzioa
2011ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Tabernazaleak ez badoaz antzokira, eraman, bada, antzerkia taberna zuloetara. Hori izan zitekeen, lasai asko, Beran gaurtik aurrera abian jarriko duten zikloaren leloa. Azaroaren 20a arte, hiru emanaldi egingo dituzte tabernetan, hirurak gaurko bizimoduaren inguruko kritika umoretsuak.

Sarean zintzilikatuta lana emango du Txirene taldeak gaur, 22:00etan, Kataku ostatuan. Teknologia berrietara moldatzeko adin batetik aurrerako pertsonek dituzten arazoen inguruko hausnarketa da, hau da, teknoestresa pairatzen duten guztiek ulertuko duten egoera. Komedia bat da, Olatz protagonistarekin identifikatzeko eta barre egiteko pentsatua. Posta elektronikoari, GPSari, webcamari eta bestelako teknologiei ihes egiterik izan ez duela kontatzen du protagonistak.

Azaroaren 11n, berriz, Agur, Manhattan antzezlana taularatuko du Xagu taldeak, Errekalde ostatuan. Estresa sendatzen ospe handia lortu duen mediku baten gainbehera kontatzen du lanak.

Azken emanaldia azaroaren 20an egingo dute, 19:00etan, Auzoa ostatuan. Jon Zubiaga Osoron-ek Buah, txabal! lana aurkeztuko du. Gaurko gazte baten tragedia lazgarria kontatzen du: sakelakoa galdu du.

KAFE ANTZERKIKO ZIKLOA

Noiz. Azaroaren 20a arte.

Non. Berako Kataku, Errekalde eta Auzoa ostatuetan (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.