Mexikok ateak ireki dizkio kalamua jolas helburu eta irabazi asmorik gabeko kontsumitzeari. Erabaki historikoa da, bereziki droga trafikoak horrenbeste garrantzia duen herrialde batean. Sexu bereko pertsonen arteko ezkontzekin gertatu bezala, Mexikoko Auzitegi Goreneko lehen aretoa aurre ahartu dio iritzi publikoari. Inkesten arabera, herritarren %70 ez baitu onartzen legeztatzea. "Hau ez da zigor arloko gai bat, bizitza eredu eta norbanakoen askatasunekoa baizik", azaldu du Olga Sanchez epaileak.
Mexikoko Autokontsumo Arduratsu eta Tolerantearen Aldeko elkarteak kalamua legeztatzeko bide judiziala hasi zuen 2013. urtean. Abokatu eta enpresari talde batek osatzen dute elkartea, eta euren eskaeraren arreta kalamuaren kontsumoarekin lotura duten ekintzetan jarri zuten. Hala nola, kalamua erein, landu, garraiatu eta edukitzea. Beti ere, jolas helburuekin eta irabazi asmorik gabe eginez gero. Kontsumo hutsak, ez du zigor handirik. Lehenengo Osasun idazkaritzara jo zuten, baina administrazioak atzera bota zuen proposamena. Orduan, justiziaren bide hartu zuten eta helegite kate baten bukaeran heldu da Auzitegi Gorenaren ebazpena.
Helegitea jarri zutenen argudio nagusia norbereraren izaera garatzeko askatasunerako eskubidea da, Mexikoko konstituzioak hori bermatzen baitu. Kalamuaren aldekoek ezezko ugari jaso zituzten epaitegietan, auzia Artur Zaldibar magistratuaren esku gelditu zen arte. Auzitegi Goreneko magistratu aurrerakoienetako bat da. Gaiari heldu eta auzitegik lehen aretoko epaileak konbentzitzeko ardura hartu zuen. Haren proposamenaren oinarrietako bat da kalamuak tabakoak baino osasun kalte txikiagoak eragiten dituela. Azkenean aretoko bost epaileetatik lauk baiezkoa eman zioten.
Hala ere, erabaki hou ez da txeke zuria. Momentuz, erabakiaren onurek eskatzaileei baino ez diete eragiten. Baina gainontzeko herriterrei bide beretik jotzeko aukera ireki die.