Indarrez gainezka dator aurten antzerkia Zarautzera (Gipuzkoa). Gaurtik hasi eta larunbata bitartean, antzerkia herritarrenganaino hurbilduko dute Kalerki Kale Antzerki Topaketan.
Munduko hainbat tokitatik etorritako antzerki konpainiek Zarauzko kaleak alaituko dituzte euren emanaldiekin. 18. aldiz antolatuko du Alproja Kultur Taldeak Nazioarteko Kale Antzerki Topaketa. Euskal antzerki konpainiez gain, Katalunia, Argentina eta Italiatik etorritako antzezleek hartuko dute parte jaialdian.
Hortzmuga antzerki taldearen Libertia ikuskizunarekin irekiko dute topaketa. Txotxongiloak libre diren mundua irudikatuko dute, gaur, 18:30ean, Lege Zaharren Enparantzan. Jarraian, 20:00etan, Alproja antzerki taldeak Bakhara obra antzeztuko du. Lege Zaharren Enparantzan hasiko da ikuskizuna, baina kaleetan zehar jarraituko du. 23:00etan, Italiako Valeria antzerki taldeak Mano a mano obra eskainiko du.
Ostiralean ere hiru antzezlan eskainiko dituzte. Anita Maravillas, Trapu Zaharrak eta Deabru Beltzak euskal antzerki taldeen lanak ikusi ahalko dira.
Larunbaterako lau antzezlan aurreikusi dituzte. El Negro y el Flaco Argentinako taldeak eta Kataluniako Laitrum eta Tutatis Teatro taldeen antzezlanak egongo dira. Markeliñe euskal taldeak itxiko du jaialdia. Ordutegiak Zarauzko udalaren webgunean eskura daitezke.
Gerizpean. Uda-pasa
Kale antzerkiaren jaialdia
Beste behin, antzerkia izango da nagusi Zarauzko kaleetan; hamar kale antzerki antolatu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu