Osasuna. Aro berriakPsikologia

Kaletik ikusten diren apustuak egiteko txokoak ugaritu dira, baita Interneten apustuak egiteko iragarkiak ere. Jokoa hain eskuragarri izateak eraginik al du gugan, psikologikoki ?

MAIDER A.<br /><br />Arantza Quecedo Urrutia
2011ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Jokoa eta apusturen aurrean arriskurik handiena menpekoa bilakatzea da; hau da, ludopata bilakatzea. Gaixotasun mentalak dira menpekotasunaren baitan garatzen direnak, eta oso larriak gainera. Bizitza pertsonalean, familian eta ikasketa edo lan arloetan ondorio latzak pairatzen dituzte gaixoek. Orokorrean bi menpekotasun mota daude: menpekotasun kimikoak (alkoholismoa, adibidez) eta menpekotasun ez kimikoak (ludopatia, adibidez).

Ikasteko, egoteko, denbora pasatzeko, gizarte legeak ikasteko, deskubritzeko, asmatzeko eta hamaika gauza egiteko balio digu jolasak gizakioi. Orokorrean apustuetan aritzea baina, helburu ekonomikoak ditu oinarrian.Ondorioz, joko mota hauek gehiegizko ernetzea eta euforia sortzen digute. Jokatzen gure egoera emozionalak piztuta balego bezala funtzionatzen du: antsietatea igo, urduritasuna sortu, inpultsibitatea areagotu.... Bizipen emozional hauek adiktiboak dira berez, eta benetako arriskua hor datza hain zuzen ere: pertsona batzuk berez zaurgarriak dira menpekoak bilakatzeko, are gehiago gazteak, euren nortasun ardatzak heldu gabe dauzkatenez.

Noski, aipatzen dituzun enpresa jokoen helburua ez da aisialdia berez, hori begien bistakoa da denontzat. Euren helburura edonon —Internet sarean edo gure kaleetan— dirua irabaztea da, eta horretarako bezero fidelak lortu behar dira. Horrela ikusita, menpekotasunak fideltasun gaixoa dakar.

Eskuragarritasunak edozein atal dependentzia bilakatzeko erraztasuna sortzen du. Sustantzia edo egoera bat sarriago dagonean aukera gehiago daude menpekotasuna sor dadin, eta hasieran merke izateak eskuragarritasunaren ateak irekitzen ditu.

Amaitzeko aholkutxo bat: gure munduan gaur egunbabesa psikologikoa sortu behar dugu gugan eta gure haur eta gazteengan hainbat puntutan. Ikuspegi kritikoa izateko beharrean; ongi pasatzea eta kontrola galtzea ezin direla parekatu garbi utzita; gure mugak eta gure ekintzen ondorioak aztertzeko beharrean; etafrustrazioa izaten ikasteko beharrean, adibidez.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.