Komunikazioa

Kanaldudek Lekeitioko Euskal Zine Bileratik hasi du Zuzenean Zure Esku saioaren bigarren denboraldia

Euskarazko sormena sustatzea helburu duen Kameratoia lehiaketari buruz mintzatu dira. Bideoa albistearen amaieran.

jarraia157879.jpg
2018ko urriaren 10a
09:59
Entzun

Kanaldudek Lekeitioko (Bizkaia) Euskal Zine Bilerari eskaini dio Zuzenean Zure Esku saioaren bigarren denboraldiko lehenengo alea. Ugaitz Alegriak aurkezten duen saioak Kameratoia lehiaketari erreparatu dio. Lehiaketa hori Euskal Zine Bilerak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen dute, eta, film laburren rallyen bidez, euskarazko sormena sustatzea du helburu. Naiara Perez, Aitor Gametxo, Mikel Zumeta eta Leire Lardizabal izan dituzte gonbidatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.