Itsas Kultur Jaialdia

Kanoikadaka sartu da L'Hermione Pasaiako badian

Berria
2018ko maiatzaren 23a
11:02
Entzun

Kainoikadaka —ohi duen bezala— sartu da L'Hermione fragata Pasaiako badian atzo arratsaldean. Joan zen ostegunean zen heltzekoa, baina eguraldi txarrak, kontrako haizeak, eta motoreetako batean izaniko matxurak Vigon (Galizia) gelditzera behartu zuten astearen hasieran.

L'Hermione Pasaiako Itsas Festibalaren protagonista izatea nahi zuten antolatzaileek. Igandean amaitu zen jaialdia, ordea. Horregatik, badian geratu diren ontziek lagunduta sartu da gaur kaian.

XVIII. mendeko ontzi frantses baten kopia da. Lafayette Ameriketara, independentziazaleak laguntzera, eraman zuen jatorrizko L'Hermione-k. Igandera arte bisitatu ahalko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.