Kanoikadaren ostean, Oskorriren emanaldiak alaitu zuen Bulebarra

2011ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Aste Nagusian, lehenengo aldiz, kontzertua antolatu zuten atzo Donostiako Bulebarrean. Oskorri izan zen Kanoikadaren ostean hiria festa giroan murgiltzearen arduraduna. Jende ugari bildu zen bertan: festarako gogoz, dantzariz bete zen Bulebarra.

Juan Ignazio Iztuetak (1767-1845) XIX. mende hasieran bildutako doinu eta dantza eraberrituek osatzen dute Oskorriren Dantza kontra dantza azken lana. Iztuetak, garaiko modek baztertutako kantu tradizionalak bildu zituen, eta Oskorrik berreskuratu eta moldatu egin ditu. CD eta DVDaz osatzen da lana, eta, musikaz gain, kantuen dantzak ikasteko jarraibideak erakusten ditu. Baztango Dantzariak taldearekin elkarlanean egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.