Hilean behin Euskal Irratietan diasporari begira egiten duten programan (Herrialdeak) emanaldi berezia egingo dute bihar, 19:00etan. Gonbidatuen artean Jean Mixel Bedaxagar, Pier Paul Berzaitz, Erramun Martikorena eta Kattalin Abaunz kantariak egongo dira. Haiekin batera, Gabi Mueska OIP elkarteko arduraduna, Jose Ignacio Garcia Ramos Eusko Sareko lehendakaria eta Jean Mixel Galant kontseilaria izango dira solasean. Gure Irratiko webgunean ere emango dute irratsaioa.
Kantariekin solasean bihar Euskal Irratietan
'Herrialdeak' saio berezia 19:00etan emango dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu