Karakorumgo mendietatik Lemoara, Zaragozan geldialdia eginda

2012ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Herri txikia da Lemoa (Bizkaia); handia Alex Txikonen familia. Hamahiru anai-arrebatan gazteena da Txikon. Astelehenean jaso zuen senda-agiria Zaragozako MAZ erietxean, eta gauean iritsi zen etxera. Azken egunak senideekin eta lagunekin egin ditu. «Itzultzeko irrikaz nengoen, baina goi mendira egokitu behar izaten den bezala, hiru hilabeteren ondoren etxera ere egokitu egin behar da bat», dio mendizaleak. Azken espedizioa «gogorra» izan dela dio behin eta berriz, baina pixkanaka ari dela umorea berreskuratzen eta aurrera begirako asmoetan pentsatzen. Une gogorretan gogoetarako tartea ere izan du: «Nire izozteak huskeria dira ingurura begiratzen jarrita. Hil direnen senideen egoera bai dela gogorra. Edo hemen inguruan langabezian dauden gazteena».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.