Kaskajartada ekitaldia, konpartsako kideen artean lotsa galtzeko aitzakia

2012ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Atzo arratsaldean, hainbat jokoz osaturiko ekitaldi berezi bat jarri zuten martxan Kaskagorriko konpartsako kideek. Kaskajartada izeneko egitasmo horren bitartez, lotsa galtzen eta ondo pasatzen saiatu ziren, baita lortu ere. Txosnan jarritako hodiek konfetia jaurtitzen hasi ziren 18:30ak aldera, eta vedettez jantzitako bi konpartsakidek arratsaldeko lehen jokoa azaltzeari ekin zioten: lehiakideek puxikak puztu eta arropen barrutik sartu behar zituzten, eta, hurrena, striptease-a egiten saiatu.

Konpartsakideak jokora erakartzeko, bere argudiorik sendoenak erabili zituen aurkezleak: «Hau egitea oso garrantzitsua da, gauaren norabidea marka dezake».Ez dago esatariaren desirak bete ziren baiezatzerik, baina lehen bi partaideek dantzatzeari ekin ziotenean lagunarteko giroa berotu zela ezin da ukatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.