Komunikazioa
Kate autonomikoak pribatizatzeko atea, zabalik
TELEBISTA. Madrilgo Gorteek Ikus-entzunezko Lege Orokorraren erreforma onartu dute, eta etorkizunean telebista kate autonomikoak pribatizatzeko aukera zabalik utzi. Artikulu berrietan, halaber, jasotzen da kate autonomikoek RTVErekin akordioak egin ahal izango dituztela ekoizpenei edo eduki erosketei begira. Erkidego bakoitzeko gobernuak aukeratu ahalko du ikus-entzunezko zerbitzu publikoa eskaintzen duen ala ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu