Irudia. Gasteiz
KATEDRALA, ALTXORRAREN PARE
Gasteizko Santa Maria katedrala txanpon bateko protagonista bilakatu du Espainiako Moneta eta Tinbre Fabrikak. Gasteizko katedral zaharra eraberritzeko lanei «merezitako aitortza» eman nahi izan die horrela, Jaime Sanchez Revenga fabrikako presidenteak azaldu duenez. Bereziki, bildumazaleentzat egin dituzte txanponak, baina edozein herritarrek eskura ditzake, katedral zaharraren harrera zentroan, 35,40 euroren truke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu