Musika

Kau Kori Kura: ironia, eta lotsa gutxi

 Bideo bereziak sortzen ditu Kau Kori Kura-k, ironia eta umorea tresnatzat hartuta. Azken bideoan, errauste planta Txillidalekun eraikitzeko proposamena egin diete erakundeei. Bideoa: KAU KORI KURA - Errauskailua Txillidalekun. [youtube]https://youtu.be/ljcr-_u4vrA[/youtube]

Berria
2016ko abuztuaren 26a
17:27
Entzun

Ironia, egunerokotasuneko gaiak eta lotsa gutxi. Ez dira sortzeko osagai txarrak Kau Kori Kura-koek aukeratu dituztenak. 2015eko apirilean ireki zuten Youtubeko kontua, eta urte bereko ekainaren 25ean argitaratu zuten lehen bideoa: Erronkariera. Ordutik, 30 abesti sortu eta zabaldu dituzte.

Ezin zehaztu taldea diren ala ez, ezta nortzuk osatzen duten ere. Zer egiten duten definitzen ez da erraza, baina sarean bueltaka dabiltza haiek sortutakoak. 6.000 aldiz erreproduzitu da ikustaldi gehien dituen bideoa: Kalakan taldearen eta Madonna kantariaren artekoak kontatzen ditu, ironiaz. Sortu dizkiete kantuak beste dozenaka konturi: Estepan Aldamiz-Etxeberria ETBko aurkezleari, Patxi Eugi pilotari ohiari, zabor bilketari eta urteroko Durangoko Azokari, besteak beste.

Bereziak dira bideoak sortzeko erabiltzen dituzten irudiak ere. Artxiboetatik hartuak batzuk, eta haiek sortuak besteak. Doinu, hitz eta irudiek badute loturarik: kritika egiteko darabilten ironia fina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.