Kilian Jornetek eta Oihana Kortazarrek iazko garaipena berritu dute
Atrezzoa aldatuta, iazko aktore nagusiak berritu zituen igandeko Zegama-Aizkorrik. Iazko bero sargoria izan beharrean, euria gogotik egin zuen, ibilbidea lokaztuz. Baldintza horietan ere, iragarritako gidoiari fidel izan zitzaizkion Kilian Jornet eta Oihana Kortazar. Haiek ziren faboritoak, eta haiek irabazi zuten mendi maratoi sonatua, iaz bezala. Jornetentzat bosgarren Zegama izen zen; Kortazarrentzat, bigarrena. Errekorrik ez zuten ondu, baina Jornetek bere markarik onena eginda irabazi zuen: 3.56.08. Gizonezkoetan Luis Alberto Hernandok eta Tom Owensek osatuzuten podiuma, eta nabarmentzekoa izan zen Jokin Lizeagaren bosgarren postua. Emakumeena Nuria Picatsek etaEmili Frosbergek osatu zuten; Oihana Azkorbebeitia bosgarrena izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu