Galdera

Koipeak kaltegarriak direla esaten denez, hobe litzateke batere koiperik gabe janariak prestatzea?

2011ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Koipeak oso beharrezkoak dira gure gorputzean, dena bezala bere neurrian: energiaren % 25-30. Kaltegarriak dira kopuru hortatik gora. Koipe motak ere badu garrantzia. Gehiengoak, 2/3 asegabea izan behar du eta 1/3 soilik asea. Koipe asegabeak arrainean eta barazki jatorriko koipe guztietan aurkitzen dira, koko eta palman ezik (oliba-ekilore-arto olioetan; fruitu lehor koipetsuetan: intxaurrak-urrak-almendrak- pinaziak…), azken bi horiek sukaldaritzan ez erabili arren, opilgintza/gozogintza industrian erabiltzen dira gehienbat. Beraz sukaldaritzan koipea (asegabea) neurriz erabiltzea gomendagarria da eta koipe aseak gutxitu eta asegabeak handitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.