Komedia aparta, interpretazio oso onekin

urtzi urkizu
2010eko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Barre egiteko aukera emango digute gaur La Noche de... saioko filmarekin. Komedia azkar eta ia makularik gabekoadela esan dezakegu. Gidoia burdinazkoa da, pertsonaiak oso coendarrak -horrek duen merituarekin- eta umorea ezin beltz eta ironikoagoa. Anaien meritua handiagoa da, kontuan hartzen badugu filma No Country for Old Men ilunaren ostean egina dagoela, bakanak dira guztiz diferenteak diren eremuetan horren trebe mugitzen direnak. Hortaz, zaila da gehiagorik eskatzea.

Hori guztia gutxi balitz bezala, aktore talde bikaina elkartu zuten: George Clooney adiskideak bere buruari irri eginen dio gizon heldugabearen rolean; Brad Pittek ohiko mugetatik atera eta pailazokeriak egiten gozatuko du; Malkovich beldurgarri eta errukigarria izanen da aldi berean, eta Frances McDormandek gaur egungo etxekoandre kontakatiluaren ezaugarriak bereganatuko ditu.

Espioitza pelikulen parodia da honako hau. 50 eta 60ko hamarkadetan, gerra hotza gori-gorian zegoenean, genero horren urrezko aroa zen, baina «mundu demokratikoaren» garaipenaren ostean, generoak beste bide batzuk hartu zituen, eta nortasun ikur asko galdu, ekintzaren mesederako.

Urtzi Urkizu





############



Quemar despuésde leer

ETB2, 22:40. Zuz.: Joel Coen, Ethan Coen. Akt.: George Clooney, Frances McDormand, Brad Pitt, John Malkovich, Tilda Swinton, Richard Jenkins. 96 min. AEB, 2008.





############
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.