Betty Cariño, komunikazio alternatiboa, adierazpen askatasuna eta migrazioaren alde izenburupeko jardunaldietan, komunikabide libre eta komunitarioen egoera zertan den aztertuko dute, Gasteizen, azaroaren 3an eta 4an. Europa, Euskal Herria eta Latinoamerikako kontrainformazioaren ikuspegi zabala eman nahi dute antolatzaileek. «Horrez gain, inperio mediatikoen eta desinformazio trasnazionalen boterea aztertuko dute, eta horrek gizakiengan duen eragina ikusi», diote antolatzaileek. «Munduan ehunka kazetarik eta komunikatzailek jasaten dituzten zentsura, giza eskubideen bortxaketa eta segurtasun falta ere aztertu nahi dugu».
Jardunaldien antolatzaileak dira Euskal Herriko errefuxiatu kolonbiarren kolektiboa, OCSI erakundea, Hala Bedi irratia eta Hola Latinoamérica egunkaria. Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Kooperazio Euskal Agentziak lagundu du finantzaketan.
Mahai inguru guztiak Artium museoan egingo dituzte. Irekitzeko hitzaldia Amarc Munduko Irrati Komunitarioen Elkarteko presidente Maria Pia Mattak emango du azaroaren 3an, Komunikabideen boterea eta ondorio sozialak izenburupean. Egunhorretan, Latinoamerikakoinformazio eskubideaz mintzatuko dira Ekuadorko Sandi Chavez eta Karina Vaca, Hondurasko Jose Peraza eta MexikokoFernando Urbano. Jardunaldietan parte hartuko dutenbeste gonbidatu batzuk honako hauek dira: Benito Perez (Le Courrier), Carlos Aznarez (Resumen Latinoamericano), Cedrid Routter (Investig'action), Jose David Carracedo (Diagonal) eta Chente Otero (Kolonbiako kontseilu indigena)
Komunikazioa
Komunikazio alternatiboari buruzko jardunaldiak, Gasteizen
Nazioarteko eta Euskal Herriko kazetari eta adituak Artium museoan izango dira, azaroaren 3an eta 4an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu