BBCko langileek 48 orduko greba deialdia egina zuten gaurko eta biharko, baina deialdi hori bertan behera uztea erabaki dute. Bihar David Cameron lehen ministroak Alderdi Kontserbadorearen urteko biltzarrean hitzaldia eman behar du, eta azkenean BBCk eman egingo du horren berri.
BBCren zuzendaritzak defizita murrizteko proposamena egin die langileei: norberaren pentsioa zehazteko orduan, etorkizuneko soldata igoerarik kontuan ez hartzea, %1etik harago. Sindikatuek baztertu egin dute proposamena, eta haren aurka protesta egiteko egin zuten aste honetako greba deialdia. Urriaren 19 eta 20rako 48 orduko beste greba deialdi bat egina dute, eta hori mantendu egingo dute akordiorik lortzen ez badute.
KOMUNIKAZIOA. BBCko langileek gaur ez dute grebarik egingo
Hala ere, hilaren 19rako eta 20rako egindako greba deialdiari oraingoz eutsi egingo diote
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu