KOMUNIKAZIOA. BBCren aurrekontua %16 murriztu dute kontserbadoreek

World Service albiste katearen eta galesezko telebistaren kostuak bere gain hartu beharko ditu erraldoiak

Edu Lartzanguren.
2010eko urriaren 21a
00:00
Entzun
II. Mundu Gerra amaitu zenetik, aurrekontu murrizketarik gogorrena ezarri dio Londresko Gobernuak BBC taldeari. Munduko hedabiderik handienak %16 gutxiago jasoko du. Gastu murrizketa orokorra aurkeztu zuen atzo Alderdi Kontserbadorearen esku dagoen gobernuak. Murrizketak, halere, BBCri eragingo dio bereziki, eta hedabidean garai gatazkatsua izaten ari diren unean etorri da.

Lizentzia dirua izoztuta

Telebista ikusteagatik Erresuma Batuko familiek urtero ordaintzen dute 170 euro inguru. Lizentzia hori ezingo du garestitu BBCk datozen lau urteetan, atzo aurkezturiko planari jarraiki. Horrez gain, orain arte, Atzerri ministerioak ordaintzen zuenBBCren mundu osorako World Service albiste katea. Aurrerantzean, taldeak berak egin beharko dio aurre horren kostuari eta galesezko S4C katearen finantzaketari. «Badirudi gobernuaren lan zikina egiten ari dela BBC», salatu zuen atzo Gerry Morrissey hedabideko sindikalistak.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.