Orri hauetan behin baino gehiagotan azaldu dajada Berriketan.info informazioaren sare sozial euskaldunari buruzko informazioa. Horregatik ez dut deskribapenik egingo, joan eta bertan «Honi buruz» sakatzearekin nahikoa da horretarako. Proiektuari subjektiboki begiratu nahi diot. Interesgarria zergatik iruditzen zaidan esateko.
Tresnak azkartasuna eta sakontasuna uztartzen ditu. Azkartasuna behar duten gaiek tratamendua izaten dute askotan sarean, baina ondoren hauek sakontzeko «gaiak» antolatzeko aukera dago edo erreferentziatzen diren artikuluetan iruzkinak uzteko aukeraere badago.
Ka zetarien, herritarren eta hedabideetako informazioa jario bakar batean bistaratzen da. Hitza guztien ekarpenak ikus daitezke Berriketan.info-n, baina hauekin batera baita kazetari eta herritarrek zuzenean emandako informazioa ere. Kazetariak, beraz, herritarrengandik gertuago daude bere profilaren bidez harremanetan jartzeko aukerarekin, eta herritarrak informazioak bidaltzeko aukera dute, kazetari eta Berriketan.info-ren komunitate guztiari.
Gaiek, ekitaldiek eta orokorrean elkarrekintza guztiak interes sareak sortzeko aukera ematen diete erabiltzaileei. Intereseko gaiak detektatu eta ondoren bakoitzak erabakitzen du zeinekin eta nola eduki harreman horiek.
Garai berrietara egokituz, mugikortasuna ere kontuan hartzen du. Ez dispositibo zehatz bati lorturik, baizik eta orokorrean gailu mugikor gehienak kontuan hartuta. Berriketan.info, beraz, sakelako telefonoetatik jarraitu eta edukia sortzeko pentsatuta dago.
Horretaz gain, sare sozial hau ez da isolaturik egongo eta gehien erabiltzen diren Twitterrekin eta Facebokekin mezuak trukatzeko gai da. Horretaz gain etorkizunean sare sozial banatuago batzuetara ere egokitu ahal izango da. Oinarrian komunikazio horiek ahalbidetzeko estandar irekiak erabiltzen baititu.
Baina garrantzitsuena, dudarik gabe, kazetari profesionalek eta herritarrek emandako harrera izan da. Zuek guztiek osatzen duzue Berriketan.info-ren komunitatea, zuek gabe komunitate hitza hutsik legoke. Lehen aldiz arima propioa duen Interneteko sare sozial euskaldun bat sortzeko masa kritikoa egon daiteke eta hori da garrantzitsuena.
berriketan.info/gorkajulio
KOMUNIKAZIOA. 'Berriketan.info'-ren arima
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu