KOMUNIKAZIOA. ETB Nafarroan ikusteko xedean «atzera egitea» egotzi diote Patxi Lopezi

177 milioi euroko aurrekontua onartu du EITBko kontseiluak 2011rako, aurten baino bi milioi gutxiago

Erredakzioa
2010eko urriaren 22a
00:00
Entzun
ETB lurrezko telebista digitalaren bidez Nafarroan ikustea ahalbidetzeko asmoan «atzera» egin izana egotzi zion atzo Aralarrek Patxi Lopez lehendakariari Eusko Legebiltzarrerako osoko bilkuran. Aralarrek eta PNVk ekimena aurkeztu zuten, alde batetik, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko Nafarroako Gobernuarekin negozia dezala ETBren lau kateak LTD bitartez ikusi ahal izateko, eta, bestetik, ahalik eta arinen ETB ikusterik izan dadin, Nafarroako Gobernuarekin negoziazioak erraz ditzan. Ekimena atzera bota zuten Legebiltzarrean. PPk eta PSEk aurkeztutako mozioarekin, berriz, berdinketa gertatu zen, eta datorren ostegunean jarraituko dute eztabaidatzen.

Aurrekontua onartuta

Datorren urteko aurrekontua onartu du EITBko administrazio kontseiluak, eta bi milioi gutxiago izango ditu erakundeak gastuei aurre egiteko. Iaz 179,2 milioi euro jaso zituen Euskal Irrati Telebistak, eta datorren urterako 177,6 jasoko ditu. Erabakiak, ordea, ez zuen jaso kontseilukideen bi herenen sostengua -EAJ abstenitu egin zen, eta Aralarrek kontra bozkatu zuen-, eta Jaurlaritzak onartu beharko du orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.