Duela 25 urte CIES ikerketekin hasi zenean, ETBn kate bakarra zegoen, euskarazkoa. Handik urte batzuetara heldu zen ETB2, eta Carlos Zufia ikerketako arduradunaren arabera, kate horren hartzaile portzentajea handitu egin zen 90ko hamarkadatik 2002ra arte. «Urte horretatik aurrera egonkortu egin da ETB2ren ikus-entzule kopurua: %31 inguru». ETB2k Araban behera egin du, eta gazteen artean ere bai.
ETB1eko bilakaera aztertuz, aurreneko urteetan ikusleriafidela izan zuen. Hala, 1997. urtean EAEn %13ko hartzaile portzentajera heldu zen -14 urtetik gorako herritarren artean-. Baina urte horretatik aurrera pixkanaka beheranzko joera hartu du. «Hamarkada honetan Espainiako Ligako futbol partiden emanaldia galtzeak eragin handia izan du ETB1eko ikusle datuetan, larunbatetako partida horrek batez bestekoa asko igotzen baitzion». Egun, %8 inguruko hartzaile kopurua du euskarazko kateak. Herrialdez herrialde, %15ekoa du Gipuzkoan, %8koa Nafarroan,%6koa Araban eta %5ekoa Bizkaian. Adina kontuan hartuta, 14-20 urte bitartekoen artean beherakada nabarmena izan da azken hamarkadan ETB1en. Adin horretakoak telebistatik aldentzen ari dira, Interneten eraginez.
Tokiko telebistei dagokienez, gorakada bat egon zen 90ko hamarkadaren hasieratik 2004. urte bitartera. «Azkeneko lau urteetan egonkortu eta pixka bat jaitsi egin da tokiko kateen zabalpena». Hego Euskal Herri osoan %10eko portzentajearen inguruan dabiltza tokiko kateak. «Nafarroan tokiko kateek ikus-entzule gehitxoago dituzte, kate autonomikorik ez dutelako: %11 inguru. Tokiko kateen ezaugarriak honakoak dira: inguru hiritarra dute, eta albistegiak eta kirol saioak ere izaten dira». Kate kopuruen hazkuntzak, dena den, biziraupen ekonomikoa zailtzen die tokiko telebistei. «Durangaldea eta Goiena bezalako eskualde batzuetan tokiko kateek bestelako funtzio sozial bat dute».
Hego Euskal Herrian Tele52002ko irailetik dago lidergoan. Espainian, berriz, joan den abendutik La1 da liderra bi puntuko aldearekin.
KOMUNIKAZIOA. ETB1ek behera egin du 1998tik
CIES: Telebista (III). '25 urte ikus-entzuleen kopuruak neurtzen' ikerketaren arabera, ETBko euskarazko kateak %8ko hartzaile portzentajea du egunero, eta %31koa gaztelaniazkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu