KOMUNIKAZIOA. ETBko langileen elkarretaratzea gaur Bilbon, «zentsuraren aurka»
ETBko zuzendaritzak erredakzioko bi kazetariri espedientea irekiko dietela azaldu zien joan den astean. Maite Zurikarairi azkenean ez diote espedientea irekiko, baizik eta hitzezko errieta egingo diotela esan zion atzo ETBko albistegi buru Roberto Montalvillok. Langile batzordeak bat egin du hasieratik kazetari biekin. Horrez gain, elkarretaratzea antolatu du gaur arratsalderako Bilboko EITBren egoitza aurrean. Neotelebista: telebista publikoaren etorkizuna eraikiz izenburuko jardunaldia egingo dute gaur egoitzan. Patxi Lopez lehendakaria jardunaldiaren amaieran parte hartzekoa da. Langileen elkarretaratzea 18:30ean izango da, Adierazpen askatasuna-zentsurarik ez lelopean. Miramongo egoitzako langileek ere elkarretaratzea egingo dute gaur, 15:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu