Kazetariak estu hartzea eta haien adierazpen askatasuna zapuztea egotzi diote ETBko langileek Miguel Angel Idigoras zuzendariari. Atzo argitaraturiko elkarrizketa batean, Idigorasek bere burua defendatu duesanez protesten atzean «ETB barruko muturreko taldeak» daudela, zuzendaritzari lana egiten uzten ez diotenak. Telebista publikoaren ikusle datuak gero eta txarragoak izatea boikot kanpaina bati egotzi dio ETBko zuzendariak.
«Zuzendaritza honek ezin du izan ez erasotzeko itunik ETB barruko muturreko munduarekin», dio Idigorasek Vocento taldeko egunkari batean atzo argitaraturiko elkarrizketan. «Barruan daudenak ezker abertzalekoak dira, baina badaude EAJko muturreko taldeak kanpoan laguntzen ETB sutan jartzeko».
Ikusle datuez galdetuta, gainbehera gertatu da, «mundu abertzalea haserre dagoelako gobernu aldaketarengatik eta hainbat taldek boikota bultzatu dutelako».
Azken hilabeteotako ezinegona joan zen astean lehertu zen. ETBko erredakzio kontseiluak salatu zuenez, kazetari batek idatzitako testua atzera bota etapolitika arloburuak berak idatzitako testua eman zion kazetariari irakurtzeko. Kazetariak uko egin baitzion, behin-behineko kontratua duen beste kazetari bati eman zioten testua, eta horrek irakurri egin zuen. Zuzendaritzak iragarri zuen espedientea zabalduko zietela uko egin zion kazetariari eta gertaturikoa zabaldu zuen beste bati.
KOMUNIKAZIOA. ETBko «muturreko» kazetariei egotzi die istilu giroa zuzendariak
Telebista publikoaren ikusle jaitsiera boikot kanpaina baten ondorioa dela adierazi du Idigorasek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu