KOMUNIKAZIOA. Lehia Batzordeak onartu du Tele5-Cuatro bat-egitea
TELEBISTA. Espainiako Lehiaren Batzordeak onartu egin du Tele5ren eta Cuatroren bat-egitea, baina baldintza batzuk jarri dizkie publizitatean eta edukien erosketan. Tele5k ezingo du publizitate pakete komertzial bera saldu ikusle gehien dituzten bi kateetan. Horrenbestez, iragarleek modu bereizian jarri ahalko dituzte iragarkiak,bat-egitearen aurretik egin bezala. Bestalde, Tele5k edukirik erakargarrienen erosahalmenean mugak izango ditu; estudio handien telesail eta filmetan eta kirol eskubideetan, alegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu