KOMUNIKAZIOA. Meteorologia ardatz duen telebista kate bat martxan jarri du Euskaltelek

'Eguraldia 24' katean, aroaren iragarpenak ez ezik, albisteak, erreportajeak eta aholkuak izango dira

Maite Alustiza.
2010eko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan meteorologiari oso-osorik eskainitako lehenengo telebista katea da Eguraldia 24. Dagoeneko ikus daiteke, Euskaltelen programazioko hamargarren dialean.

Hamabost minututik behin eguraldiaren iragarpenak ematen dituzte; Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoak, baita munduko hainbat herrialdetakoak ere. Iragarpenez gain, beste zenbait arlo lantzen dituzte: albisteen, aholkuen eta erreportajeen bidez, erabilgarria izan daitekeen informazioa ematen dute. Hondartzen eta mendateen egoeraren eta zirkulazioaren inguruko informazioa eta asteburu eta oporraldietarako iragarpen bereziak dira ematen dituzten beste zerbitzuetako batzuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.