Prentsa idatzian 70 urteko tradizioa duen Newsweek aldizkariak eta bi urte baino ez dituen Daily Beast Interneteko guneak indarrak batu dituzte, eta bategitetik The Newsweek Daily Beast Company enpresa sortuko dute. Konpainiako erredaktore burua Tina Brown izango da, Daily Beasteko sortzailea.
The Washington Post-ek joan den abuztuan saldu zion Sidney Harman aberatsari Newsweek, dolar bateko prezio sinbolikoaren truke. Harmanek zorren kargu egiteko konpromisoa hartu zuen erosketarekin. Baina Newsweek-ek beheranzko joerarekin jarraitu du azkeneko hilabeteetan; 2009. urtean publizitate bidezko diru sarrera %37 txikiagoa izan zen.
KOMUNIKAZIOA. 'Newsweek' aldizkariak bat egin du Daily Beast webgunearekin
Aldizkariak galera ekonomikoak izan ditu azkeneko hiru urteetan, eta, bategitearekin, suspertzeko asmoa du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu