Aldaketekin ekingo dio bihar ETBko Teknopolis saioak 13. denboraldiari. Maider Eguesen ordez, aurrerantzean Oihana Jauregi ariko da aurkezle lanetan. Bestetik, bi atal estreinatuko dituzte: KTEK eta Gertutik. KTEK izenekoa kirolari ezagun batek aurkeztuko du hamabostean behin, eta egiten duen kirolean erabiltzen duen teknologia erakutsiko dute. Gertutik atalean, berriz, zientzilari batek bere lanaren, motibazioen eta ingurunearen berri emango du. Atal hori ere hamabostean behin izango da.
Igandeetan, ETB2k 11:00etan emango du Teknopolis. ETB1 kateak, berriz, iluntzean eman beharrean 15:15ean emitituko du. ETB3n, asteazkenetan 23:00etan emango dute. Internet bidez ere ikusi ahalko da, http://teknopolis.elhuyar.org helbidean.
Iazko arrakasta aintzat hartuz, argazki lehiaketa martxan jarriko dute aurten ere. Hilero ordenagailu ultraeramangarri bat emango diote zientziarekin zerikusia duen argazki onena egiten duenarentzat. Iaz mila argazkitik gora jaso zituzten.
KOMUNIKAZIOA. Oihana Jauregik aurkeztuko du 'Teknopolis' saioa bihartik aurrera
Bi atal berri izango dira: bata teknologiaren kirolaren eta harremanaz ariko da, eta bestea zientzialarien lanaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu