KOMUNIKAZIOA. Publizitateak gora Interneten eta telebistan
PUBLIZITATEA. Litekeena da Interneteko publizitatean eginiko inbertsioa aurten %10,8 igotzea, Zenith Media kontsultorearen aurreikuspenen aburuz. Sare sozialetanpublizitatea txertatzen inbertitu dute diru gehien, 17,6 milioi euro, aurreikusitakoa baino %83 gehiago. Telebistan %1,5 igoko litzateke inbertsioa publizitatean, Zenith Mediak kaleratutako txostenaren arabera. TVEan inbertitzen zen publizitatea beste kate batzuetara joan dela erakusten du datu horrek. Alabaina, litekeena da prentsa idatzian eginiko publizitatearen inbertsioa %7 jaistea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu