KOMUNIKAZIOA. 'SALVADOS', EUSKAL HERRIAN GRABATZEN

2010eko urriaren 21a
00:00
Entzun
Jordi Evole telebista aurkezle katalana Azpeitian (Gipuzkoa)egon zen atzo, Salvados saiorako Euskal Herriaren inguruko erreportajea grabatzen. Imanol Murua kazetaria izan zuen gidari Loiolako santutegiaren inguruan. Azken bake negoziazioen nondik norakoak azaldu zizkion Loiolako Hegiak liburuaren egileak, eta elkarrizketen aterpe izandako Arrupe Etxea bertatik bertara erakutsi zion. Azaroaren 7an emango dute erreportajea, 21:00etan, La Sextan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.