Carrusel Deportivo futbol saioa plagiatzea leporatu dio SER kateak COPEri, eta haren aurkako auzi eskea aurkeztu du auzitegian. «Lehia desleiala» egitea ere leporatzen diote COPEri. SER-ek eskatu du Paco Gonzalezek eta Pepe Domingo Castañok aurkezten duten Tiempo de juego saioaren ustiakuntza bertan behera uztea. Ondare kontuengatik kalte-ordainak eskatu dituzte, baita COPEk aurten saioarekin lortutako publizitate irabaziak auzitegiaren esku uztea ere. Auzi eskea Paco Gonzalez eta Pepe Domingo Castañoren aurkakoa ere bada.
Gonzalez eta Castaño hainbat urtez aritu ziren SER kateko Carrusel Deportivo-n, eta uztaileanCOPEk fitxatu zituen. SER-en arabera, Tiempo de juego saioak 12 osagaitan kopiatzen du Carrusel Deportivo, tartean La ronda informativa, El partido de la jornada eta La jugada con sabor atalak. SER-ek, auzi eskakizunarekin batera, Angel Faus irakaslearen peritu txosten bat aurkeztu du.
Gonzalez 13TVn ariko da
Egun gutxi barru LTD bidezko telebista kate berri batek emisioak hasiko ditu: 13TV. COPE da akziodun nagusia. Eta Paco Gonzalez kazetariak astelehenetik ostegunera hartuko du parte,23:00etako informazio saioan.
KOMUNIKAZIOA. SER kateak COPEren aurkako auzi eskea aurkeztu du, plagioagatik
'Carrusel Deportivo' saioa plagiatzea leporatzen die Paco Gonzalezi eta Pepe Domingo Castañosi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu