2010. urteko itzalaldi analogikoaren ostean, 2015. urterako beste itzalaldi bat izatea espero dute Hego Euskal Herrian, Katalunian, Galizian eta Espainian. Izan ere, Europako Batasunak telekomunikazioen sare berrien zabalpena aurreikusten du. Horrek berekin ekarriko du sakelako telefonoen operadoreek frekuentzia batzuk hartzea. Eta, ondorioz, egun martxan dauden telebista kateek beste frekuentzia batzuetara mugitu beharko dute.
Lurreko telebista digitalean emititzen duten kate guztiak (publikoak, pribatuak, autonomikoak eta tokikoak), okupatzen duten frekuentzia utzi, eta espektruko beste banda batera mugituko dira, eta horrek eragina izango du erabiltzaileengan: telebista aparatu guztiak berriro sintonizatu beharko dituzte ikusleek, eta, okerrago dena, etxe gehienetan antenak egokitu beharko dira. Antenen egokitzapen horien gastua Espainiako Estatuak bere gain hartuko duela iragarri du Industria Ministerioak. Banda zabalerako anplifikatzaileak dauden etxeetan ez da egokitzapenik egin beharko, baina bai kate bakoitzerako anplifikatzaileak daudenetan. Orain arte erabiltzen diren LTD deskodetzaileak erabilgarriak izango dira gerora ere.
Alemanian enkantea
Telefoniako lizentzia berriak banatuko ditu Industria Ministerioak, baina oraindik ez dute erabaki nola adjudikatu. Alemanian enkantea egin zuten joan den maiatzean, eta 4.384 milioi euro lortu zituzten. Telefonicak O2ren bidez 1.380 milioi ordaindu zituen frekuentzia bloke baten truke.
KOMUNIKAZIOA. Telebista kateek frekuentzia berriak hartuko dituzte 2015erako
Antena gehienetan egokitzapenak egin beharko dira, eta Espainiako Gobernuak ordainduko ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu