Erresuma Batuko ekoizpenak izan dira garaile 38. Emmy International sarietan. BBCk ekoitzitako eta Manchester hirian girotutako The Street lanak irabazi du telesailik onenaren saria. Telesail horretako protagonista Bob Hoskinsek, halaber, aktorerik onenaren Emmya jaso du. Emakumezko aktoretik onenaren saria, berriz, Helena Bonham Carterrentzat izan da, BBCren Enid telesailean egindako lanagatik. Enid Blayton haur literaturako idazlearen bizitza kontatzen du ekoizpen horrek.
Erresuma Batuko beste saio batzuek ere saria irabazi dute: Small Island-ek telefilm laburrik onenaren saria jaso du, eta Shaun the Sheep-ek haurrentzako programarik onenarena.
Entretenimenduzko saiorik onenaren Emmya Argentinako Caiga Quien Caiga-k jaso du.
Simon Cowelli, bestalde, ohorezko Emmy bat eman diote, telebistan egindako ibilbidea omentzeko.
KOMUNIKAZIOA. 'The Street' telesailik onena, Emmy International sarietan
Helena Bonham Carterrek eta Bob Hoskinsek jaso dituzte aktore onenen sariak New Yorken
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu