Sasi guztien azpitik izeneko irratsaioa da Bergarako Txapa irrati librearen berrikuntzarik garrantzitsuena denboraldi honetarako. Txapa kolektiboko programa izango da, eta bertan batzarrean erabakitako gaiak jorratuko dituzte. Maiztasun jakin batekin herriko gizarte gaiak landuko dituzte. Asteazkenetan emango dute programa, 20:00etan, FMko 97.20an.
Astelehenetan eta ostiraletan disko aurkezpenak egingo dituzte, 15:00etan. Astelehenetan, Berbenir (20:00)eta Ametsetako lurra (22:00)saioak izango dira. Asteartetan, Kanpora begira saioa emango dute, 21:00etan. Asteazkenetan, umorezko Haundikeittan saioa (22:00) eta Kaleko mobida musika programa (23:00). Ostegunetan, Kolax (21:00) eta Itzali telebista (22:00). Eta, hileko azken igandean, Gazte Asanbladaren ahotsa entzungo da, 19:00etan. Arrosa sarearen bidez, Info7ko Kalegorrian eta Hala Bediko Suelta la olla emango dituzte.
Txapa irratiaren programazio berriaren aurkezpen ekitaldia egingo dute gaur Bergarako gaztetxean, 20:00etan. Jai horretan, kontzertu bat egingo du Napoka Iria taldeak.
KOMUNIKAZIOA. Txapa kolektiboak saio berri bat egingo du Bergarako irrati librean
Programazio berria aurkeztuko dute gaur Bergarako gaztetxean, 20:00etan; Napoka Iria musika taldeak joko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu