KOMUNIKAZIOA. Unax Ugaldek Argalaren rola jokatuko du telefilm batean

'El asesinato de Carrero Blanco' lana zuzenduko du Miguel Bardemek, ETBrako eta TVErako

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 14a
00:00
Entzun
Luis Carrero Blanco Francoren ordezkoaren hilketa izango du ardatz BocaBoca ekoizpen etxearen El asesinato de Carrero Blanco telefilmak. Bi ataletan emango dute 2011. urtearen hasieran, ETBn eta TVEn.

Carrero Blancoren pertsonaia Jose Angel Egidok antzeztuko du, eta Carrero izena izango du telefilmean. Argala ETAkidea, berriz, fikzioan Arriaga izango da. Unax Ugalde euskal aktoreak egingo du Argalarena. Sanchez komisarioaren rola Pedro Casablancek jokatuko du.

Miguel Bardem gidoilari eta zinemagilea arduratuko da telefilma zuzentzeaz. Bardemen lanen artean daude La mujer más fea del mundo, Noche de Reyes eta Incautos. El asesinato de Carrero Blanco telefilmak hilketaren inguruko xehetasun guztiak jasoko ditu: ETA taldearen gorabeherak Madrilen, segurtasun indarren koordinazio falta eta hilketa bera nolakoa izan zen.

1979. urtean hilketaren inguruan Operación Ogro filma zuzendu zuen Gillo Ponetcorvok, Eva Foresten izen bereko liburuan oinarrituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.