Herrialde Katalanetan sortutako lehen informazio atari edo agerkari digitalak 15 urte bete ditu. Vicent Partalek sortu zuen webgunea, eta bera da egun zuzendaria. Eta hasieratik erreferente garrantzitsua bilakatu da katalanezko hedabideen artean.
Urtebetetzea ospatzeko ekitaldien artean, atzo hamabost orduko festa birtuala egin zuten. Internauta aitzindariekin topaketak egin zituzten eta erabiltzaileek Partalekin solasgune bidez mintzatzeko aukera izan zuten.
Bihar eta etzi, bestalde, erredakzioko ateak irekiko dituzte. Egun bakoitzean hiru bisita gidatu egingo dituzte.
KOMUNIKAZIOA. VilaWeb katalanezko Interneteko atariak 15 urte bete ditu
Hamabost orduko festa birtuala egin zuten atzo; bihar eta etzi, berriz, erredakzioan bisita gidatuak egingo dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu