KOMUNIKAZIOA. Zuzendariaren ondokoa eta komunikazioko burua kaleratu ditu BBCk

Zuzendaritzako kideen soldatak %25 murriztu nahi ditu Erresuma Batuko telebistak urte amaierarako

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 14a
00:00
Entzun
Soldata oso handiak zituzten zuzendaritzako bi kide kaleratu ditu BBCk aste honetan: Mark Byford zuzendari nagusiaren ondokoa eta Sharon Baylay merkadoteknia eta komunikazioko zuzendaria. Byfordek urtean 575.000 euro irabazten zituen, eta Baylayk, 351.832 euro. Horrez gain, zuzendaritza taldean aldaketa gehiago egingo ditu BBCk. Iparreko BBCko Peter Salmonek eta giza baliabideetako zuzendari Lucy Adamsek ez dute jarraituko euren karguan, eta katearen «batzar operatibo» berri bateko kide izango dira.

Kaleratze eta aldaketa horiekin, BBCk bere zuzendari beteranoenen soldatak %25 murriztu nahi ditu urte amaierarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.