Konpartsak ere, prest

Irrien Lagunak Klubeko kideak Bilboko Aste Nagusian egongo dira txosnetan, astelehenetik ostiralera

Bilboko Konpartsetako kideak Irrien Lagunak Klubekoekin batera, atzo. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS.
Bilbo
2012ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Abuztuaren 18an, larunbatarekin, hasiko dira jaiak, eta Bilboko Konpartsek egitaraua prest dute ospakizunetarako. Aurtengorako 300 ekimen baino gehiago antolatu dituzte. Urte asko daramatzate «ahalegin handia egiten» eguneko ekimenak eta umeentzako jarduerak bultzatzeko, Itziar Villafañez Bilboko Konpartsetako bozeramilearen esanetan. Hala, ohikoak izango dira tailerrak, haurrentzako ikuskizunak, puzgarriak eta bestelako ekimenak. Horrekin batera, aurten, berritasun moduan, Irrien Lagunak Kluba arituko da astelehenetik ostiralera, jaien esparruan.

Ekimen berezien artean, Erripa kaian frontoi txiki bat jarriko dute. Euskal pilotak dituen hainbat modalitatez gozatu eta ikasi ahal izango dute hara biltzen direnek. Abuztuaren 20an, gainera, Mikel Goñi pilotariak ikastaroa eskainiko du.

Halaber, toki berean jarriko duten zelai txiki batean, ume eta gazteentzako futbol hiruko txapelketa bat egingo dute, Atlhetic Fundazioarekin batera.

Ez dira ahaztu behar egitarauko jarduerarik «indartsuenak eta arrakastatsuenak»: hiri krosa eta txapelketa gastronomikoa.

Txosnen guneak

Konpartsen guneek, ohi bezala,kontzertuak, kalejirak eta txapelketak hartuko dituzte. Kontzertuei dagokienez, 50 talde baino gehiago arituko dira txosnetan: Anje Duhalde, Ze Esatek, Vendetta eta Itziarren Semeak, besteak beste.Ekimen guztiakwww.bilbokokonpartsak.com web atarian kontsulta daitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.