Egutegiari begira hasi dira jada bilbotarrak. Marijaiaren eztandarako bost aste baino ez dira falta, eta dagoeneko festa gosea nabari daiteke hiriko txoko guztietan. Gose hori asetzeko, urtero bezala, Konpartsero Eguna antolatu dute gaurko Bilboko Konpartsek, eta iaz bezala, musikaz, kalejiraz eta pintxoz betetako egitaraua prestatu dute.
Gaur eguerdian hasiko da ekimena, Areatza plazan. 12:00etan, konpartsetako kideek txorizoa eta piperra banatzeari ekingo diote, musikaz eta giro onez lagundurik. Haurrek ere euren txokoa izango dute, eta eskura izango dituzte antolakuntzak prestatutako tailerrak eta puzgarriak.
Pintxoak izango dira goizeko ekimenetan nagusi. Konpartsa bakoitzaren sormen trebetasuna neurtzeko asmoz, pintxo lehiaketa erakargarria prestatu dute. Talde bakoitzak momentuan eginiko lau pintxo berdin aurkeztu beharko ditu, eta osagai berdintsuak izan beharko dituzte denek: odolostea, sagarra, perretxikoak eta norberak aukeratutako beste bi osagai. 13:30ean aurkeztu beharko dituzte pintxoak, eta 14:00etan sari banaketa izango da.
Konpartsentzat antolatutako bazkariaren ostean, orkestra baten laguntzaz, kalejiran ibiliko dira. 18:00etatik aurrera, Kukutza gaztetxearen aldeko manifestazioan parte hartzeko gonbidapena egin du antolakuntzak. Aurten, ordea, iaz eginiko erromeria Errekalde plazako kontzertuengatik trukatu dute.
Gerizpean. Uda-pasa
Konpartsak, festaz blai
Kolorez, musikaz eta aldarrikapenez beteriko festa aparta antolatu du federakundeak aurtengo konpartsen egunerako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu