Kontsumo arduratsuaz ohartaraziko dituzte haurrak

'Gabonak bir-apainduz' tailerra antolatu dute gaurko, Donostiako Kristinaenean; biharko, berriz, ipuin kontaketa

Haurren tailerra, Kristinaenean. BERRIA.
Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Gabonak kontsumorako garaia izan ohi dira, eta egunotan kontsumo arduratsuaren garrantziaz ohartarazteko hainbat ekitaldi antolatu ditu Donostiako Cristina Enea Fundazioak. Gaurko eta biharko haurrei bideratutako ekitaldi bana prestatu dute. Gabonetarako apaingarriak egiteko Gabonak bir-apainduz tailerra egingo dute gaur,11:00etatik 13:00etara, 6 eta 12 urte arteko haurrentzat. Berrerabiltzea lan tresna izanik, imajinazioa eta trebetasuna landuko dituzte. Bihar, Gabonak eta natura gaitzat hartuta, ipuinak kontatuko dizkieKristinaeneko ipuin kontalariak 2 eta 5 urte bitarteko haurrei. Emanaldia 11:00etatik 12:00etara izango da, parkeko Ingurumen Baliabideen Zentroan.

Haurrei bideratutako ekitaldiak ez ezik, erakusketa bat ere irekiko dute Kristinaenean: Kontsumo Arduratsuaren Gela. Erakusketak kontsumo-ohitura iraunkorrak hartzeko dauden aukerak ezagutarazi nahi ditu, eta horretarako hiru espazio definitu dituzte: etxeko kontsumoa, erosketak eta mugikortasun iraunkorra. 19:00etan irekiko dute erakusketa gaur, eta ikasturteak iraun bitartean bisita daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.