Kontsumo iraunkorraren astea

Elikagai ekologikoen erabileraren eta ingurumena zaintzeko neurrien inguruko astea izango da Gasteizen

Sin Rumba fija musika taldea Munduko Jendeen Jaialdian izango da. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Garapen iraunkorra sustatzeko helburuarekin, Gasteizek ingurumena zaintzeko eta elikagai ekologikoen kontsumoa bultzatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte Gasteiz Hiriburu Berdea ekimenaren barruan. Astelehenetik hasita hilaren 22a arte, Olabide ikastolako gazteek ingurumena zaintzen ikasteko aukera izango dute Elikadura eta kontsumo iraunkorra-ren astean.

Astelehenean, gai toxikoen erabilera eta ingurumena zaintzeko neurriak ikasiko dituzte 19:00 etan Landatxo Gizarte Etxera joandakoek. Garbitzeko produktuek, ingurumena errespetatzen duen jakin ahal izango da tailerretan.

Elikagai ekologikoak izango dira astearteko protagonistak. Txema Hernandez Kristinaeneako zuzendariak Ekolapiko eskoletan elikagai ekologikoak erabiltzeko ekimenaz mintzatuko da 19:00tan, Aldabe Gizarte Etxean. Elikatzeaz gain, ingurumena babesteko beharrezkoa da hezkuntza egokia jasotzea, eta, horretarako, asteazkenean Auzo hezkuntza, hezkuntza iraunkorra hitzaldia eskainiko dute Alde zaharreko Geurea ezagutuz eta Ibaiondo eskolako konpostatzea proiektuen egileek. Azkenik, ostiralean festa bat antolatu dute 18:00etan, Falerinan. Bertan, musika, dantza eskainiko dituzte, sasoiko frutekin egindako zuku eta irabiakiekin batera.

ELIKADURA ETA KONTSUMOAREN ASTEA

Noiz. Hilaren 22a arte.

Non. Gasteizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.