Kontxapuzoia 2010, elkartasunezko bainua
DONOSTIA. Bainuzaleak neguko hotzak ahaztu eta Gabon egunean 12:00etan Kontxako Badian «elkartasunezko bainua» hartzera gonbidatuak daude. Odol emateari buruzko kontzientzia-hartze kanpaina barruan kokatuta dago ekimena. Gainera, bildutako dirua UNICEFi emango zaio Pakistango uholdeek zigortutako umeak laguntzeko. Bainuaren ostean salda beroa banatuko dute Londres Hotelean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu