Iritsi dira sanpedroak Oriora (Gipuzkoa). Haurren pilota txapelketako finalak jokatuz hasiko dute eguna gaur. Eguerdian musikak hartuko ditu kaleak, umeen danborrada eta trikitia txapelketarekin. Hip hop eta funk erakustaldia antolatu dute plazan, 17:30ean, eta ondoren, erromeria egingo da Bikamiotik hasita. Gaztetxekoek prestatutako jokoetan neurtuko dituzte indarrak kuadrillek, eta herri afarian berpiztuko dira, plazan, 21:00etan. Loretxu Berbena Belarra taldeak joko du gero, leku berean.
Bihar sagardo dastatzea eta triatloia izango dira, goizean eta Euskal Herriko elikagai eta produktu osasuntsuen azoka egingo da. Bertso-triki poteoa antolatu dute, 19:00etan. Errikotxia bertsozale taldeko kideek eta Danbolin musika eskolako ikasleek parte hartuko dute. Reggae eta salsa doinuekin amaituko dute eguna.
Jaiak. Sanpedroak
Kontzertuak, kirol lehiaketak eta herri afaria antolatu dituzte Orion gaurko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu