BERRIAko ikerketa sailak Espainiako Barne Ministerioko bi funtzionariori grabatutako telefono elkarrizketa)
— Aizak, Miguel, zer moduz kopla operazioa? Bake madarikatu honek sekulako indarra emango ziek batasunoei, eta goikoak kirioak dantzan zabiltzak. Marianoren jendearekin ere hitz egin diagu, eta ahalegin berezi bat eskatu zigutek.
— Ba, kopla operazioak primeran zoak, guk uste baino askoz ere hobeto.
— Benetan?
— Bai, motel! Aurrerapen itzelak egin ditiagu azken egunotan!
— Hori sekulako duk!
— Adi, Julian, adi… Manoloren kontzertuaz gain Isabelena ere lortu diagu!
— Tumatxa!
— Non eta Euskalduna jauregian! Eta euskaraz ere kantatuko ditek; horrek emango ziek minik handiena!
— Ostia, hi, negar egiteko zorian nagok, Miguel! Irrikan nagok Manolo Bilbon kantatzen ikusteko… «gurdia lapurtu zidateannn, bart lo nengoelaaaa». Eta Isabel handia…
— Paquirrin eta guzti…!
— Bake prozesua txikituta zagok, Manuel! Amua irentsiz gero —eta irentsiko ditek— ez zagok munduan Kofi Annan-ik txikizio hau konponduko duenik.
— Zoritxarrez, ez gaituk hauteskundeetarako iritsiko. Manolorena azaroaren 20an bertan izango duk, eta Isabelen bi kontzertuak abenduaren 8 eta 9an. Hori bai, Telecincok grabatuko ditik Gabonetan emateko.
— Berdin dik. Garrantzitsuena zera duk, lehenago edo geroago ETAk erantzun egingo diola gure jokaldiari eta agur ditxosozko bakeari… Ez al zuten urratsik nahi? Ba, to urratsa!
(Erredakzioan itzulia)
Maratila
Kopla operazioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu